jueves, 16 de diciembre de 2010

Eguberri on!!!

Aspaldi blogean ezer idatzi gabe, eta konturatzerako ia gabonak iritsi zaizkigu. Datorren astean oporrak hartuko ditugu, santo Tomas eguna pasa eta bi egunetara.

Gabonak ongi pasatzea, liburua pixka bat irakurtzea, "Counter" edo "Call of duty" joko belikoekin etxean denbora gehiegi ez ematea, Olentzerori opari onak eskatzea, etxean pixka bat laguntzea..... eta urtarrilean indartsu eta gogotsu itzultzea nahiko nuke.


                                            EGUBERRI ON!!!

martes, 30 de noviembre de 2010

Euskararen eguneko ipuinak

EUSKARAREN EGUNA

Aspaldi ezer bidali gabe....
Azterketak egin ditugu eta laster Gabonak izango dira. Gainera, zubi luze bat izango dugu eta lehenago, euskararen eguna. Abenduaren 3an izango da, ostiralean.

Eguna ospatzeko irakurketak prestatu ditugu gelaz gela egiteko. Guri Sarrionaindiaren hiru ipuin eder egokitu zaizkigu: Galdera, Eskalea eta Lagun desberdinak.

Bikoteka irakurriko ditugu 3. mailako geletan eta dagoeneko prestatuak ditugu.

Ea gustatzen zaizkien.


jueves, 11 de noviembre de 2010

surfeatzen

 Taldekide:

Gaurko siesta orduan ez zaigu gauza hoberik bururatu, bideo eder hau ikustea baino.

http://www.youtube.com/watch?v=TDCXzSzkyQI

GOZATU!!!

lunes, 8 de noviembre de 2010

Erantzunaren zain

Ostiralean
Hiru egiteko zenituzten:
       liburuaren galderak erantzun
       idazlanak word dokumentuan idatzi
       hitzaldiari buruzko idazlana

Bakoitzak idatzi dezala blogean zehatz-mehatz zer egin zuen ostiralean.
Mila esker

miércoles, 3 de noviembre de 2010

Proposamen bat

Aste honetan hitzaldi/taller interesgarri bat izan duzuela uste dut "droga kontsumoaz".
Istripuz sartu nintzen aretoan eta egia esan, harri eta zur geratu nintzen nolako arreta jartzen zuten ikasleek hizlariari entzuteko.
Ez nuke gaia alde batera utzi nahi, hain inpresionatua geratu nintzen.

Proposamena hau da:
100 hitz inguru erabilita, idatzi artikulua eskolako aldizkarirako (Eskolako Kronika) hitzaldian ikasi zenutenaz.

Gaia: Hitzaldi interesgarri bat eskolan....

      (Oharra: ebaluazioko notarako balio du)                                               


word dokumentua

Taldekide:
Zuen e-mailak (hotmail, gmail...) behar ditut dokumentu bat bidali nahi dizuedalako.
Azterketaren idazmenaren zatia ordenadorez idatzi behar duzuenez, word dokumentua eskura izatea komeni da, bakoitzak bere lana egin dezan.
Mila esker.

viernes, 29 de octubre de 2010

Bartzelonatik


Egun on, taldekide:
Bartzelonatik idazten dizuet
Pentsatzen dut lana nola egin ulertuko zenutela, baina badaezpada hemen jarriko dut.
Zerbait ez baduzue ulertzen idatzi komentarioetan.
Talde batentzat (Wilmer, Halima eta Xabi) azterketaren idazmenaren eta irakurmenaren zatiak egiteko dituzue. Hiruron artean lan egin dezakezue, baina denbora galdu gabe.
Beste taldekoek (Aitor, Aitor, Pedro eta Victor) irakurketa duzue. Ripley trebearen 3. ataleko galderak utzi dizkizuet erantzuteko. Victorri lagundu.

Bartzelonan eguraldi ona dugu eta kongresoa berehala hasiko da. Asteartean kontatuko dizuet zer dioten Europako hizkuntza aztertzaileek.
Ongi pasa eta lan pixka bat egin
Honekin batera Bartzelonako argazki bat bidaltzen dizuet.

miércoles, 20 de octubre de 2010

Eguneroko lanaz

Gaur goizean laugarren mailako ikasle batek galdetu dit "zer pentsatzen duzu gutaz". Galdera gustatu zait eta nire lanaz pentsarazi dit. Ea zer iruditzen zaizuen bideoa. Ez da bankuaren publizitatea egin nahi dudana, edukia azpimarratu nahi nuke.

martes, 19 de octubre de 2010

Argazki-lehiaketa

Laugarren mailako ikasle batzuek argazki-lehiaketa antolatu nahi dute gure ikastetxean. Baldintzak, saria....zein diren jakin nahi baduzue galdetu Halima, Wilmer edo Xabiliri.
Ez galdu aukera!!!


miércoles, 13 de octubre de 2010

Euskara ikasten ari direnentzat

Atal honetan bereziki atzerritik etorri zaizkigun ikasleek bidaliko dizkigute lanak.

Oraingoan, lehen egitekoa iragarki laburrak idaztea izango da.

Uste dut motxila bat galdu dela eta zakur bat aurkitu dituztela.

    


miércoles, 29 de septiembre de 2010

Armiarmak

Victorrek landu duen gai bat aurkeztu nahi dizuet. Armiarmak ditu gogoko nonbait "armiarma otsoa" izenekoak Ea zer iruditzen zaizuen.
Nazka? Beldurra? Hozkia? ala dena batera?
Seguru badirela etxeko aberetzat hartuko luketenak.

martes, 28 de septiembre de 2010

azterketekin lanean

Lan pixka bat egiten ari gara azterketekin. Non gaude? Zer dakigu? Zer ikasi behar dugu?
Galdera horiei erantzuteko material hau ari gara erabiltzen.
Idazlanak martxan ditugu eta entzumenekin ere hasi gara.
Ez etsi, eutsi goiari!!

http://www.habe.euskadi.net/s23-azeduki/eu/contenidos/informacion/azteredu1maila/eu_azere1/azeredu1.html

martes, 21 de septiembre de 2010

Liburu aukera gehiago

Beste bi proposamen izan ditugu aurtengo liburuak aukeratzeko.
Bata nobela beltzaren arloa izan da (iazko "Zoaz infernura, laztana" liburua gustuko izan baitzenuten) eta bestea abentura liburuekin batera beste proposamena"Pijama marradunaz jantzitako mutikoa" John Boynerena.
Hemen dituzue liburuen azalak.




Orain aukeratzea tokatzen da.

viernes, 17 de septiembre de 2010

Iraila aurrera doa

Laugarren mailako ikasleentzat.
Bi egiteko dituzue astearterako. Lehena, testu idatzia da: 200 hitz batzuentzat, 140 beste batzuentzat. Gaiak ere desberdinak dira: "Non dira garai bateko manera onak?" batzuena, "Zoritxarreko irteera" besteena.
Gogoratu: instrukzioak ongi irakurri, gaiaz pixka bat pentsatu, eskema egin eta idazten hasi.
Zirriborroa ekarri, eta zuzendu ondoren, blogean jarriko ditugu.

Bigarrena, liburua aukeratzea. Hemen dituzue liburu batzuen azalak. Interneten indormazioa aurkitu eta bat aukeratuko dugu.


s

Asteartean gehiago.

viernes, 3 de septiembre de 2010

Egun on

Kaixo denoi:
Aintzane naiz, zuen irakaslea. Gaur dugu eskolako lehen eguna, elkar ezagutzeko unea.
Kurtsoa elkarrekin emango dugu eta, hasiera gogorra dirudien arren, gogor ekingo diogu egunerokoari, amaierara iristean zerbait lortu dugula ikus dezagun.
ongi etorriak!!!


Ez ditugu oporrak hain azkar ahaztu nahi eta horregatik bidaltzen dizuet argazki hau.
Aurten Lisboa ezagutu dut oporretan eta hemen duzue hango argazki bat.
Inoiz ikusi duzue antzekorik? Asmatu zer den!!