Egun on:
Hemen bidaltzen dizuet Ixabelek aurkitu digun dokumentala.
"Obsolescencia" hitza landu beharko duzue filma ikusten hasi aurretik. Hori ulertu ondoren, mezu interesgarria jasoko duzue, tartean Thomas Alva Edison (asmatzailea) bera hizketan ikusiko duzue....
Alemanian Bigarren Mundu Gerra sortu aurretik eta Hitler boterera iritsi aurretik zer gertatu zen hobeto ulertzeko, 29ko krisiaz hitz egin ziguten. Baina zer dakigu krisi horretaz?
1929ko krisia edo krax-a (ingelesezkocrash hitzetik) edo 1929ko Wall Streeteko porrota XX. mendean Ameriketako Estatu Batuetakoburtsan gertatutako ezbeharrik handiena da. Hiru fase erabiltzen dira burtsa balioen hondamena adierazteko: Ostegun Beltza, Astelehen Beltza eta Astearte Beltza. Denak dira egokiak, hondamena ez baitzen izan egun bakarreko afera. Lehen hondamena Ostegun Beltza izan zen, 1929kourriaren 24an, baina okerragoak izan ziren hurrengo Astelehen Beltza eta Astearte Beltza, 1929kourriaren 28an eta 1929kourriaren 29an, izualdia hedatuz. Burtsa beheraldiak hilabetez jarraitu zuen.
Historia
1920ko hamarkadan nazioarteko ekonomia onera egiten ari zen Lehen Mundu Gerraren ondorioak gainditzen hasi zirelako, munduko merkatuaren geroz eta globalizatuagoa zegoelako eta industria berriak garatu zirelako.
Ekoizpen hazkor horiek maileguen bidez finantziatuta zeuden. Langileek ere maileguak eskatzen zituzten kontsumitu ahal zezaten. Ekonomiaren hazkuntzari esker burtsako etekinak oso onak ziren eta jendeak maileguak eskatzen zituen burtsan inbertitu ahal izateko.
Krisia
Krisia, finantza sistemarekiko konfiantza haustu zenean hasi zen, espekulazio gehiegi baitzegoen eta, beraz, akzioen balioa egonkortzen hasi eta lehen beherakadak agertu zirenean, inbertsore txikiek ahalik eta bizkorren saldu behar izan zituzten beren akzioak. Horren ondorioz, akzioen balioa izugarri jaitsi zen.
New Yorkeko Burtsak 1929ko urriaren 24an egin zuen porrot, egun hau Ostegun Beltza bezala ezaguna da. Inbertitutako kapitala itzulitakoa baino handiagoa zenez, ezin izan zituzten maileguak itzuli. Bankuak kiebra jotzen hasi ziren. Gainera, krisia azkar igaro zen finantzen mundutik industriara.
Kraxa gertatu zen unetik 1932 arte, munduko ekoizpena ia-ia %40an jaitsi zen eta nazioarteko merkataritzak, aldiz, heren bat egin zuen behera.
Gizartea
Alde batetik langabetuen kopurua izugarri igo zen Europan eta Estatu Batuetan. Bestetik goseak eta miseriak gogor astindu zuen gizartea, bere barnean oso tentsio larriak sortaraziz.
Gainera, zenbait estatutan, hiritarrek demokraziari bizkarra eman eta irtenbide autoritarioak bultzatzen zituzten, haien ustez demokrazia krisiaren arrazoi nagusia zelako. Autoritarismoaren gorakadaren adibide: Italiako faxismoa eta Alemaniako nazionalsozialismoa. Beste herrialdeko gobernuak ekonomia zuzentzen saiatu ziren, herriaren miseria eta erradikalizazioa gerarazteko asmoz. Mota horretako planik ezagunena Estatu Batuetako New Deal izena zeraman plana da.
Argazkian ez zudete denak, baina oroigarri gisa ez dago gaizki.
Marko aristokratikoa da (jauregiaren jatorria ere halakoa da, bideoan ikusi ahal izan genuen bezala).
Gero beste ibilbide bat ere izan zuen. Jakin genuenez, Donostiako udalak Francori eskaini zion jauregia bere oporrak bertan igarotzeko.
Gaur egun, zorionez, leku publikoa eta irekia da Aieteko parkea herritarrentzat eta gu ere han izan ginen....
Astebete igaro da, baina eskolako azken ostiralean erakusketa interesgarria ikusi genuen Aieteko jauregian.
Eguraldi ona egin zigun, fresko goizean goiz, baina bisita gustukoa izan genuela uste dut.
Hemen duzue erakusketaren zatitxo bat, batez ere joaterik izan ez zutenek ikus dezaten:
jueves, 24 de febrero de 2011
1936ko gerra haurrei kontatua
Idazlea:Iñaki Egaña
1936ko gerra Euskal Herrian nola gertatu zen kontatzendu liburu honetan Iñaki Egañak. Gernikako bonbardaketa, Eusko Jaurlaritzaren sorrera, ezkertiarrak, eskuindarrak, Euskal Herriko hiri eta herrien berri ematen digu, Franko, Hitler, italiarrak, alemanak, gudariak, sufrimendua, heriotza, langileak, euskara, euskal armadaren sorrera, matxinatuak, estatu kolpea, fusilamenduak, errepublikarrak... azaltzen dira liburuan zehar.
Iritzia.
Asko gustatu zait liburua, baina aldi berean sufritu ere egiten da, Euskal Herrian gerra garaian izan zen sufrimenduarengatik. Beste aldetik, diktadorea eta haren jarraitzaileak gorrotatu ditut Euskal Herriaren kontra egindakoagatik. Eskerrak mundu guztiak horren berri izan zuen, besteak beste Picassoren “Gernika” lanari esker.
Chelsea has smashed the British transfer record after paying Liverpool 50 million pounds for Fernando Torres. The Spanish international signed a 5 and a half year deal last night, which means he becomes the fourth most expensive player in the world after Ronaldo, Ibrahimovic and Kaka.
But even though Liverpool made a lot of money on Torres, they've have already spent it all - shelling out 35 million on getting Andy Carroll from Newcastle and 23 million on Luis Suarez from Ajax.