martes, 2 de octubre de 2012

Donostiako postaletatik eta historiatik borratu nahi izan den harrizko munstroa


Marea bizietan, itsasoak kartzelakoak izandako harriak bistara ateratzen ditu Ondarretako hondartzan, inork ahaztu ez dezan paraje eder horretan kartzela ikaragarri bat egon zela 1890. eta 1948. urteen artean.
Donostiako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak erakusketa bat prestatu dute, ez dutelako hondarrez tapatu nahi hainbeste sufrimendu sortu duten murruen historia.



lunes, 24 de septiembre de 2012

lunes, 3 de septiembre de 2012



ONGI ETORRI DENEI IKASTURTE BERRIRA!!!!!!


Blog honetan jarritko ditugu denon lanak eta egitekoak, bai etxean egindakoak eta bai gelakoak.



                                           Hernani BHI 2012-2013
                                                                    4.DBH

miércoles, 8 de agosto de 2012




1936ko gerra haurrei kontatua


Idazlea:Iñaki Egaña

1936ko gerra Euskal Herrian nola gertatu zen kontatzen  du liburu honetan Iñaki Egañak. Gernikako bonbardaketa, Eusko Jaurlaritzaren sorrera, ezkertiarrak, eskuindarrak, Euskal Herriko hirietan eta herri desberdinen izenak, Franko, Hitler, italiarrak, alemanak, gudariak, sufrimendua, heriotza, langileak, euskara, euskal armadaren sorrera, matxinatuak, estatu kolpea, fusilamenduak, errepublikarrak... azaltzen dira liburuan zehar.

Iritzia.
Asko gustatu zait liburua, baina aldi berean sufritu ere egiten da, Euskal Herrian gerra garaian izan zen sufrimenduarengatik. Beste aldetik, diktadorea eta haren jarraitzaileak gorrotatu ditut Euskal Herriaren kontra egindakoagatik. Eskerrak mundu guztiak horren berri izan zuen, besteak beste Picassoren “Gernika” lanari esker.

Adats Alvarez