miércoles, 8 de agosto de 2012




1936ko gerra haurrei kontatua


Idazlea:Iñaki Egaña

1936ko gerra Euskal Herrian nola gertatu zen kontatzen  du liburu honetan Iñaki Egañak. Gernikako bonbardaketa, Eusko Jaurlaritzaren sorrera, ezkertiarrak, eskuindarrak, Euskal Herriko hirietan eta herri desberdinen izenak, Franko, Hitler, italiarrak, alemanak, gudariak, sufrimendua, heriotza, langileak, euskara, euskal armadaren sorrera, matxinatuak, estatu kolpea, fusilamenduak, errepublikarrak... azaltzen dira liburuan zehar.

Iritzia.
Asko gustatu zait liburua, baina aldi berean sufritu ere egiten da, Euskal Herrian gerra garaian izan zen sufrimenduarengatik. Beste aldetik, diktadorea eta haren jarraitzaileak gorrotatu ditut Euskal Herriaren kontra egindakoagatik. Eskerrak mundu guztiak horren berri izan zuen, besteak beste Picassoren “Gernika” lanari esker.

Adats Alvarez

martes, 21 de junio de 2011

Euskaldunberrien lana

Halima urrutitik etorria da. Hiru urte eman ditu gure artean.
Euskaraz hitz egitea kosta egiten zaiola esan digu, baina hizkuntzak garrantzitsuak dira berarentzat.
Frantsesa, gaztelera eta arabiera ezagutzen ditu eta ingeles pixka bat ere bai.
Hizkuntzek aukera handiak ematen dituzte bizitzan eta, lan eginez, mailaz maila gora egitea lortzen da!!!

miércoles, 15 de junio de 2011

AGURRA!!!

Aurtengoa amaitzera doa.

Iritsi gara ikasturte amaierara. Egia esateko, arin pasa da.
Ez dakit zuek asko ikasi duzuen, nik bai.

Espero dut datorren urtean, zaudeten lekuan zaudetela, ikasten segitzea, irakurtzen eta euskaraz hitz egiten, bereziki Halimak eta Victorrek.

Beste guztientzat nire gomendioa da irakurtzea. Edozer gauza: intrigazko nobelak, egunkaria, kronika, okindegi bateko propaganda, Lizardiren poesia bat edo Anna Franken liburua....

Beste guztia badakizue: zeuen buruak zaindu, erokeriarik ez egin, eta lana egiteko beti prest egon.

Izan zaitezte zoriontsu!!!






martes, 3 de mayo de 2011

Siena

Hemen duzue gelan aipatutakoa. Kongresua Sienan izango da, hizkuntza irakasleentzat eta ostegunean (maiatzak, 5) hasiko da.

Web orrian dituzue xehetasunak.
http://ealta2011siena.cils.unistrasi.it/articolo.asp?sez0=130&sez1=0&sez2=0&art=209

Bideo honetan hobeto ikusiko duzue nolako hiri ederra den Siena.




Laster arte

jueves, 7 de abril de 2011

GERRRA AURREKO EUSKAL POESIA

LAUAXETA
Hemen duzue Lauaxetaren poema famatu bat. Abeslaria ezagutuko duzue eta abestia ere bai, baina seguru ez zenekitela "gerra aurreko poesia" dela, ikasten ari garen gaia.
Gozatu!


Eñaut Elorrietak (KEN7) "Lauaxeta_2005-ehungarrenean_hamaika" diskan musikatu duen Lauaxetaren olerkia.

Esteban Urkiaga, "Lauaxeta" Laukizen jaio zen 1905ean eta Mungian bizi. Durangoko jesulagunen ikastetxean latina eta erretorika ikasi ondoren, abadetza-ikasketak egin zituen Loiolan eta Oñan, baina mezaberria eman baino lehenago utzi egin zuen komentua. Loiolan euskaltzaletu eta literatur zaletu zen, aita Estefania irakasle euskaltzalearen eta Euskal Akademia osatzen zuten lagunekin, Zaitegi eta Ibinagabeitiarekin, besteak beste, Garai hartan latineko klasikoen itzulpenak egin zituen.
Espainian Francoren Altxamendua sortu zenean, zeregin guztiak alde batera utzi eta Eusko Gudarostean sartu zen. Komandante-graduarekin, milizien antolaketan eta propaganda-lanetan aritu zen.
Gudari aldizkaria eta euskarazko Eguna egunkaria kaleratu zituen.



sábado, 2 de abril de 2011

IJITOEN OHITURAK




 
Eskua eskatzea (pedimiento) 
     Eskua eskatzea egiten da neska eta mutil batek erabakitzen dutenean eskaera egitea.
     Zer esan nahi du? Denboraldi bat ematen dute elkarrekin eta ondoren erabakitzen dute ezkonduko direla. Gehienetan neska asko egoten dira “pedimiento” batean.
     Zergatik egoten dira horrenbeste neska? Ba, mutilak ezagutzeko. Mutilen adina 14 urtetik 24 urte bitartera izaten da. Egun horretan elkar ezagutzen dute eta bikote berriak sortzen dira.
     Jai ederra izaten da. Denak biribil batean eserita daude eta dantza egiten da (flamenko estiloan) erdian.

Ijitoen ezkontza
    Neska eta mutila ongi ezagutzen direnean, ezkontzea erabakitzen dute. Ezkontzeko hau egin behar da: denei esan behar zaie ezkontzara joateko, familia osoari, baina denei, inor kanpoan utzi gabe, bai neskaren familiari eta bai mutilarenari.
    Jaiak bi egun irauten du.
    Bi jai horiek oso antzinakoak dira, ohitura zaharrak. Beharbada batzuei atzeratuak irudituko zaizkie, matxistak eta abar, baina nik nire herriaren bi ospakizunen berri eman dizuet.


Victor Jimenez