martes, 21 de junio de 2011

Euskaldunberrien lana

Halima urrutitik etorria da. Hiru urte eman ditu gure artean.
Euskaraz hitz egitea kosta egiten zaiola esan digu, baina hizkuntzak garrantzitsuak dira berarentzat.
Frantsesa, gaztelera eta arabiera ezagutzen ditu eta ingeles pixka bat ere bai.
Hizkuntzek aukera handiak ematen dituzte bizitzan eta, lan eginez, mailaz maila gora egitea lortzen da!!!

miércoles, 15 de junio de 2011

AGURRA!!!

Aurtengoa amaitzera doa.

Iritsi gara ikasturte amaierara. Egia esateko, arin pasa da.
Ez dakit zuek asko ikasi duzuen, nik bai.

Espero dut datorren urtean, zaudeten lekuan zaudetela, ikasten segitzea, irakurtzen eta euskaraz hitz egiten, bereziki Halimak eta Victorrek.

Beste guztientzat nire gomendioa da irakurtzea. Edozer gauza: intrigazko nobelak, egunkaria, kronika, okindegi bateko propaganda, Lizardiren poesia bat edo Anna Franken liburua....

Beste guztia badakizue: zeuen buruak zaindu, erokeriarik ez egin, eta lana egiteko beti prest egon.

Izan zaitezte zoriontsu!!!






martes, 3 de mayo de 2011

Siena

Hemen duzue gelan aipatutakoa. Kongresua Sienan izango da, hizkuntza irakasleentzat eta ostegunean (maiatzak, 5) hasiko da.

Web orrian dituzue xehetasunak.
http://ealta2011siena.cils.unistrasi.it/articolo.asp?sez0=130&sez1=0&sez2=0&art=209

Bideo honetan hobeto ikusiko duzue nolako hiri ederra den Siena.




Laster arte

jueves, 7 de abril de 2011

GERRRA AURREKO EUSKAL POESIA

LAUAXETA
Hemen duzue Lauaxetaren poema famatu bat. Abeslaria ezagutuko duzue eta abestia ere bai, baina seguru ez zenekitela "gerra aurreko poesia" dela, ikasten ari garen gaia.
Gozatu!


Eñaut Elorrietak (KEN7) "Lauaxeta_2005-ehungarrenean_hamaika" diskan musikatu duen Lauaxetaren olerkia.

Esteban Urkiaga, "Lauaxeta" Laukizen jaio zen 1905ean eta Mungian bizi. Durangoko jesulagunen ikastetxean latina eta erretorika ikasi ondoren, abadetza-ikasketak egin zituen Loiolan eta Oñan, baina mezaberria eman baino lehenago utzi egin zuen komentua. Loiolan euskaltzaletu eta literatur zaletu zen, aita Estefania irakasle euskaltzalearen eta Euskal Akademia osatzen zuten lagunekin, Zaitegi eta Ibinagabeitiarekin, besteak beste, Garai hartan latineko klasikoen itzulpenak egin zituen.
Espainian Francoren Altxamendua sortu zenean, zeregin guztiak alde batera utzi eta Eusko Gudarostean sartu zen. Komandante-graduarekin, milizien antolaketan eta propaganda-lanetan aritu zen.
Gudari aldizkaria eta euskarazko Eguna egunkaria kaleratu zituen.



sábado, 2 de abril de 2011

IJITOEN OHITURAK




 
Eskua eskatzea (pedimiento) 
     Eskua eskatzea egiten da neska eta mutil batek erabakitzen dutenean eskaera egitea.
     Zer esan nahi du? Denboraldi bat ematen dute elkarrekin eta ondoren erabakitzen dute ezkonduko direla. Gehienetan neska asko egoten dira “pedimiento” batean.
     Zergatik egoten dira horrenbeste neska? Ba, mutilak ezagutzeko. Mutilen adina 14 urtetik 24 urte bitartera izaten da. Egun horretan elkar ezagutzen dute eta bikote berriak sortzen dira.
     Jai ederra izaten da. Denak biribil batean eserita daude eta dantza egiten da (flamenko estiloan) erdian.

Ijitoen ezkontza
    Neska eta mutila ongi ezagutzen direnean, ezkontzea erabakitzen dute. Ezkontzeko hau egin behar da: denei esan behar zaie ezkontzara joateko, familia osoari, baina denei, inor kanpoan utzi gabe, bai neskaren familiari eta bai mutilarenari.
    Jaiak bi egun irauten du.
    Bi jai horiek oso antzinakoak dira, ohitura zaharrak. Beharbada batzuei atzeratuak irudituko zaizkie, matxistak eta abar, baina nik nire herriaren bi ospakizunen berri eman dizuet.


Victor Jimenez

jueves, 31 de marzo de 2011

EUSKAL GRAMATIKA ON LINE


Euskal Herriko Unibertsitateak euskal gramatika on-line jarri berria du.
Aditzarekin ari garenez lotura zuzen hau aukeratu dut zuek gai hori erraz aurkitzeko.

http://www.ehu.es/seg/doku.php?id=morf:5:15

Ea zer iruditzen zaizuen.

martes, 29 de marzo de 2011

Nomadak tx


Dokumental ederra gaurkoa!
Aukera bikaina izan dugu Oreka TX taldeko kideak aurrez aurre ezagutzeko.
Gure kulturaren ordezkari bikainak munduko hainbat herrialdetan.

Zuen iruzkinen zain, hemen lotura interesgarri bat.

jueves, 24 de marzo de 2011

Precious

Hona hemen gure gelako ikasle langile baten lana:

Precious

Filmaren laburpena
Claireece “Precious” Jonesek 16 urte ditu. Neska oso lodia eta analfabetoa da. Bere aitaren bigarren semearen esperoan dago. Aitak bortxatu egiten du eta amak beti errita ematen dio.

Harlmen bizi da “ikusi ezinen erreinuan” ahotsik ez dutenen auzoan, bere amarekin, emakume gaizto bat, egun osoa telebista ikusten ematen duena, alaba etengabe iraintzen eta jotzen duena.
Haurdun dagoenez, eskola utzi behar du eta eskoloa berezi batean hasten da ikasten.
Rain irakasleak laguntzen dio ikasten eta bizitzari aurre egiten.

Duintasuna errekuperatzen du eta bere bi umeekin bizitzan aurrera egitea erabakitzen du.

 

Halima Tebai

martes, 22 de marzo de 2011

Gizarten lantzeko dokumental ona

Egun on:
Hemen bidaltzen dizuet Ixabelek aurkitu digun dokumentala.
"Obsolescencia" hitza landu beharko duzue filma ikusten hasi aurretik. Hori ulertu ondoren, mezu interesgarria jasoko duzue, tartean Thomas Alva Edison (asmatzailea) bera hizketan ikusiko duzue....



EROSI, BOTA, EROSI... hori egin ala...

martes, 15 de marzo de 2011

1929ko krisiaz

Alemanian Bigarren Mundu Gerra sortu aurretik eta Hitler boterera iritsi aurretik zer gertatu zen hobeto ulertzeko, 29ko krisiaz hitz egin ziguten. Baina zer dakigu krisi horretaz?

                          1929ko krisia

                            Jende pilaketa Wall Streeten (New York) 1929ko kraxaren ondoren.

1929ko krisia edo krax-a (ingelesezko crash hitzetik) edo 1929ko Wall Streeteko porrota XX. mendean Ameriketako Estatu Batuetako burtsan gertatutako ezbeharrik handiena da. Hiru fase erabiltzen dira burtsa balioen hondamena adierazteko: Ostegun Beltza, Astelehen Beltza eta Astearte Beltza. Denak dira egokiak, hondamena ez baitzen izan egun bakarreko afera. Lehen hondamena Ostegun Beltza izan zen, 1929ko urriaren 24an, baina okerragoak izan ziren hurrengo Astelehen Beltza eta Astearte Beltza, 1929ko urriaren 28an eta 1929ko urriaren 29an, izualdia hedatuz. Burtsa beheraldiak hilabetez jarraitu zuen.
Historia
1920ko hamarkadan nazioarteko ekonomia onera egiten ari zen Lehen Mundu Gerraren ondorioak gainditzen hasi zirelako, munduko merkatuaren geroz eta globalizatuagoa zegoelako eta industria berriak garatu zirelako.
Ekoizpen hazkor horiek maileguen bidez finantziatuta zeuden. Langileek ere maileguak eskatzen zituzten kontsumitu ahal zezaten. Ekonomiaren hazkuntzari esker burtsako etekinak oso onak ziren eta jendeak maileguak eskatzen zituen burtsan inbertitu ahal izateko.
Krisia
Krisia, finantza sistemarekiko konfiantza haustu zenean hasi zen, espekulazio gehiegi baitzegoen eta, beraz, akzioen balioa egonkortzen hasi eta lehen beherakadak agertu zirenean, inbertsore txikiek ahalik eta bizkorren saldu behar izan zituzten beren akzioak. Horren ondorioz, akzioen balioa izugarri jaitsi zen.
New Yorkeko Burtsak 1929ko urriaren 24an egin zuen porrot, egun hau Ostegun Beltza bezala ezaguna da. Inbertitutako kapitala itzulitakoa baino handiagoa zenez, ezin izan zituzten maileguak itzuli. Bankuak kiebra jotzen hasi ziren. Gainera, krisia azkar igaro zen finantzen mundutik industriara.
Kraxa gertatu zen unetik 1932 arte, munduko ekoizpena ia-ia %40an jaitsi zen eta nazioarteko merkataritzak, aldiz, heren bat egin zuen behera.
Gizartea
Alde batetik langabetuen kopurua izugarri igo zen Europan eta Estatu Batuetan. Bestetik goseak eta miseriak gogor astindu zuen gizartea, bere barnean oso tentsio larriak sortaraziz.
Gainera, zenbait estatutan, hiritarrek demokraziari bizkarra eman eta irtenbide autoritarioak bultzatzen zituzten, haien ustez demokrazia krisiaren arrazoi nagusia zelako. Autoritarismoaren gorakadaren adibide: Italiako faxismoa eta Alemaniako nazionalsozialismoa. Beste herrialdeko gobernuak ekonomia zuzentzen saiatu ziren, herriaren miseria eta erradikalizazioa gerarazteko asmoz. Mota horretako planik ezagunena Estatu Batuetako New Deal izena zeraman plana da.



Taldearen argazkia

Argazkian ez zudete denak, baina oroigarri gisa ez dago gaizki.

Marko aristokratikoa da (jauregiaren jatorria ere halakoa da, bideoan ikusi ahal izan genuen bezala).
Gero beste ibilbide bat ere izan zuen. Jakin genuenez, Donostiako udalak Francori eskaini zion jauregia bere oporrak bertan igarotzeko.
Gaur egun, zorionez, leku publikoa eta irekia da Aieteko parkea herritarrentzat eta gu ere han izan ginen....

domingo, 13 de marzo de 2011

Aieteko jauregian

Astebete igaro da, baina eskolako azken ostiralean erakusketa interesgarria ikusi genuen Aieteko jauregian.
Eguraldi ona egin zigun, fresko goizean goiz, baina bisita gustukoa izan genuela uste dut.

Hemen duzue erakusketaren zatitxo bat, batez ere joaterik izan ez zutenek ikus dezaten:

jueves, 24 de febrero de 2011

1936ko gerra haurrei kontatua


Idazlea:Iñaki Egaña

1936ko gerra Euskal Herrian nola gertatu zen kontatzen  du liburu honetan Iñaki Egañak. Gernikako bonbardaketa, Eusko Jaurlaritzaren sorrera, ezkertiarrak, eskuindarrak, Euskal Herriko hiri eta herrien berri ematen digu, Franko, Hitler, italiarrak, alemanak, gudariak, sufrimendua, heriotza, langileak, euskara, euskal armadaren sorrera, matxinatuak, estatu kolpea, fusilamenduak, errepublikarrak... azaltzen dira liburuan zehar.

Iritzia.
Asko gustatu zait liburua, baina aldi berean sufritu ere egiten da, Euskal Herrian gerra garaian izan zen sufrimenduarengatik. Beste aldetik, diktadorea eta haren jarraitzaileak gorrotatu ditut Euskal Herriaren kontra egindakoagatik. Eskerrak mundu guztiak horren berri izan zuen, besteak beste Picassoren “Gernika” lanari esker.

Adats Alvarez

viernes, 11 de febrero de 2011

ANNE FRANK


Datorren hilean Aieteko jauregira egingo dugun bisita prestatzen hasteko, hemen duzue Anne Franken aitari egin zioten elkarrizketa.

Anneren aita Otto Franki 1976an telebistan egin zioten elkarrizketa da. 1980an hil zen.

Gainera beste lotura interesgarri bat duzue hemen:

http://www.annefrank.org/en/Subsites/Home/

Bideoaren ulermena lantzeko galderak 
OTTO FRANK ON TV    1976
This is the first time Anne´s diary can be seen by anyone outside the Frank family.
(We are very grateful ... welcome and thank you very much Mr. Frank).
This is one volume of the diary. How many volumes were there?........
How many pages did she write? .....................................
What were the first words she wrote in the diary?.............................
Which language was the diary written in?.........................................
When did she start writing the diary?................................................
Why did Otto decide to publish the diary?.....................................
Does he receive letters from the readers?.................How many?....
What was Anne like? Was she optimistic?.........................................
Did her father read the diary when she was writing it?......................
Did he know that she was writing a diary?.................................................
What about the “Foundation”? What is its purpose?.................................
Is the diary good for its readers?.................................................................

miércoles, 2 de febrero de 2011

Ingelesa lantzen ari zaretenentzat/SPORT NEWS

SPORT

Chelsea has smashed the British transfer record after paying Liverpool 50 million pounds for Fernando Torres. The Spanish international signed a 5 and a half year deal last night, which means he becomes the fourth most expensive player in the world after Ronaldo, Ibrahimovic and Kaka.

But even though Liverpool made a lot of money on Torres, they've have already spent it all - shelling out 35 million on getting Andy Carroll from Newcastle and 23 million on Luis Suarez from Ajax.

martes, 25 de enero de 2011

Dopinaren alde?

Kirola eta dopina

Artikulu bat idatzi behar duzue gai horren inguruan gure "Kronika"n argitaratzeko. Hasteko ikasle bakoitzak ideia batzuk zerrendatuko ditu orri batean:
  • .....................................................................................................................................
  • ....................................................................................................................................
  • .....................................................................................................................................
Ideia horiek paperean idatziko dituzue, baina blogean ere lan egiteko, "iruzkin" edo komentario moduan bidaliko dituzue.



viernes, 21 de enero de 2011

Jarraitzaile berri bat dugu!!!

Uste dut esan nizuela blogean jarraitzaile berri bat genuela.
Markos izena du. Alemanian bizi da eta euskara ikasten ari da.
Hemen duzue bere argazkia. Laster bere grabazioa entzungo dugu.
ONGI ETORRI GURE BLOGERA!!!!!

jueves, 20 de enero de 2011

Dolarra zebatean dago?

EGA azterketak on-line

Kaixo:

Zuetako batzuk interesa adierazi dute EGA azterketa egin ahal izateko. Dakizuen bezala, azterketak lehen zati bat du "atariko proba". Proba hori gaindituz gero, bigarren zatia egiten da: irakurmena, idazmena eta gramatika eta hiztegia.

Zati guztiak prestatzeko aukera duzue on-line helbide honetan:

http://www.euskaljakintza.com/ega/atarikoa/atariko-probak-euskaljakintza/

Zuzenean sartuko zara atariko probetara.

domingo, 9 de enero de 2011

Ez da hainbesterako!!

Nagiak eta, etxean utzi eta berriro lanera....
Giroan pixka bat sartzeko taldeko bi kideren argazkia bidaltzen dizuet.
Ikusten duzuenez ezin gara kexatu. Zer gehiago eska liteke lasai bizitzeko?


Tira, ez da hainbesterako!!