domingo, 6 de enero de 2013


ETA EZ ZEN ALERIK ERE GERATU (AGATHA CHRISTIE)


10. atalean Marston, Mrs Rogers eta Mcarthur jenerala hilik daude. Beraz, 7 pertsona geratzen dira uhartean (5 gizon eta 2 emakume). Urduritasuna eta beldurra hasten dira nagusitzen uharteko etxean. Epailearen hitzetan haien artekoren bat zen hiltzailea.

11. atalean Rogers faltan botatzen dute ez duelako gosaltzeko deirik egiten eta haren bila hasten dira. Non da Rogers? Zer gertatu zaio?...

12. atalean beste gertaera larri bat izango dute. Zer gertatzen zaio Emily Brenteri? Lombarden pistola ez dute aurkitzen, gortina gorria falta da, sendagilearen botikak kutxa batean gordetzen dituzte. Ez dira fio.

13. atalean 5 pertsona daude bizirik (emakume bat eta 4 gizon). Vera oso beldurtuta dago eta ilunpetan, kandelaren argiaz lagunduta, gelara doa. Han zerbait gertatzen zaio..... Zer?
Atal honetan bertan beste hildako bat izango da. Nor? Nola hiltzen da?

Orain 4 pertsona geratzen dira bizirik (emakume bat eta 3 gizon). Zeintzuk?
215. orrira iritsi gara.

2 comentarios:

  1. 14. atalean, lau pertsona geratzen dira uhartean: Lombard, Vera, Blore eta Armstrong doktorea.

    Zer egiten dute pertsonaiek? Vera...........................
    Blore eta Lombard...............
    Armstrong doktorea...................

    Zenbat beltx geratzen dira mahaian?.......

    ResponderEliminar
  2. Epailea hilik aurkitu zuten.

    Vera beldurrez dago gelan bakarrik.Gogoan du itsasoko gertaera eta haurra itotzen utzi zuela ikusten da.
    LOmbard ere gelara doa.Errebolberra ikusten du kaxoian dagoela.
    Blore gelara joan da eta beldurrez dago.Oin hotsak entzuten ditu. Gizon bat ikusten du etxetik ateratzen.
    Armstrong gelatik atera da eta desagertu egiten da.
    3 beltx geratzen dira mahai gainean.

    ResponderEliminar